Ekida - Manifestua
Ekarri zaituztegunak
etsaiak eta lagunak
begi eta gogo argiak
dira behar ditugunak
Oi
au
hustuak
beteko manifestuak
Teilatuetako kedarrak
airera hiri zaharrak
doinuak leundu ote
ditzake gure negarrak?
laztuak
leundu manifestuak
Egoeraren zorrotzak
eguneroko morrontzak
ostu egiten dizkigu
gureak ziren ahotsak
ostuak
itzuli manifestuak
Eta eskuak eskuari
emanaldi bat opari
zer kantatu behar zaio
kantuz ez dakienari?
eskuak
dakargu manifestua