Ez gara makurtuko

Ekida - Ez gara makurtuko

Zer kantatu behar zaio

Isildu dutenari

Urrunean entzuten da

Bandera bat kantari

Gure odolez tintatzen da

Gure oihuez aireratzen da

Kondenatu gintuztenon

Mendeku gosea hemen da

Erreko dira

Zimendu zaharrak

Erreko dira kaleak

Ta borroka suak

Argituko du

Egunsenti berriena

Emakume bat erail du

Bart gauean senarrak

Beste asko galbidera

Eraman ditu lanak

Guztien miseriaren

Amorrua daramat

Merezi dugun mundu bat

Ekar dezala Biharrak

Erreko dira

Zimendu zaharrak

Erreko dira kaleak

Ta borroka suak

Argituko du

Egunsenti berriena

Esplotatzaileek

Erasotzaileek

Epaile ta poliziek

Haien egunak

Amaitu dira

Jakingo dute guztiek

Ta Jakingo dute

Inoren zorrik

Ez dugula ordainduko

Lehen lerroan

Gaudela orain

Ez garela makurtuko

(Gora emakume langileon borroka!)

(Gora emakume langileon borroka!)