Gaua heltzen da eta

Singer:Ekida

Album:Manifestua

Gaua heltzen da eta

ohartzen zara ez duzula bazkaldu

Egunak badoaz eta

zure gogoa ezerk ase al du

Asteartea baino ez da eta

asteak bost egun luze dirudi

Gauarekin polizia dator eta

amorrua mina nazka basakeria

Egunarekin datoz etxegabetzeak

amorrua mina nazka basakeria

erailketak bortxaketak irainak erasoak

zerrendatzen dugu miseria

Berrogeita hamar urtez

itxaron beharko ote diogu

geuk ere soseguari

langile zaharraren gisara

Eguzkia hartu artean

zerbaiten esperoan

Borrokarako molde berrien

ta zaharren azterketa

errazkeria erreformisten

behin betiko bazterketa.

Galbahe baten modukoa da

gizaldien lasterketa.

Aieru baten eroale

gu

joan goaz zangarteka

gaurko urratsek letorkeenaren

ernemina dakarte ta!