Kristashörmen

Singer:Iskanbila

Album:Bizimodu Baten Historia

Hotza sentitzen dut kristalezko hormen artean

irtengo naiz burdinezko ate hori apurtzean

Zu eta ni elkar sentitzeko ordua

Heldu da ordua

lanean hasteko garaia izango da

Beste baten poztasunarentzat emango dut nire barrua

Nire indarrak denborarekin dihoaz

eta hotza sua bihurtuko da mundu horretan

Gutxinaka bizitza aurrera doa

Joango da aurrera utzi beharko dut besteentzat tokia

Hurrengoak sentituko ditu poztasunaren une latzak

Zu eta ni elkar sentitzeko ordua

Heldu da ordua

lanean hasteko garaia izango da

Beste baten poztasunarentzat emango dut nire barrua