Negua

J Martina - Negu Gorri

Mendi-tontor ta zelai

baserri ta uri

danak ageri dira

elurragaz zuri.

Ta itsas antzar aldrak

agur-agur guri

ihes-iheska doaz

negute honeri.

Basamortuetatik

urten da behartsa

otso goseti eta

baita bela baltsak.

Neguan damotze zan

jasanaldi latzak

beroki ez usatzen

dabiz aberatsak.

Beste aldetik baina

txiro ta arrotzak

lur jota jarri ditu

negute zorrotzak.

Soineko arinakaz

dantzan dabiz hotzak

urdailak hutsik eta

elkar joten hortzak