Singer:Ekida
Album:Manifestua
Zaldiak datoz urrundik
trostan datoz
handi
lasai
grina-begi
amets-bisai
oihan beltzaren barrundik
Behor gorri
zaldi arre
berrogeien bat badira
oihan beltzetik argira
oin-hots
irrintzi eta barre
Berrogeien bat badira
piztion arineketa
urrundik badatoz eta
beti urruna begira
Azkar aurreratu ahala
zelaitzen doaz malkarrak
zituzten neke pixarrak
ere zelaituz bezala
Behin utzitako mendiak
halakoan parez pare
topatutakoan
bare
jaso dituzte begiak
Betiko muino berdean
jartzerakoan apatxa
mantendu dute arnasa
guztiek aldi berean
Zaldiak urrundik datoz
beren abialekura
itzultzearen tristura
gailendu zaie lehenengoz
Haatik behin behaturik
mendiak eta zelaiak
jaitsi dituzte bisaiak
ez da galtzeko astirik
Hartu zuten helburu zahar
hura ez dezakete ahantz
handik eta beti harantz
mendi berrietan zehar
Mendi berrienetatik
berrogei zaldi badira
den-dena dute aurretik