Zeru gorria
Aurrez Aurre - Egunsenti Gorria
Kapitalismoan oinarritzen den gizartean
Beharrezkoa da klase elkartasuna
Etsaia nor den argi jakin eta begi artean izatea
Munduko langile batuz burgesia suntsitzea
Ohorea eta harrotasuna! Gure hitzetan
Ohorea eta harrotasuna! Gure ekintzetan
Ohorea eta harrotasuna! Gure bihotzetan
Ohorea eta harrotasuna! Ohorea eta harrotasuna!
Horregatik jarraitu dezagun borrokan kapitalaren boterearen aurka
Mailua eta igitaiaren laguntzaz lortuko dugu zeru gorria
“Klase dominatzaileak iraultza komunistaren aurrean makur daitezela
proletargoak ez du ezer galtzeko bere kateak izan ezik
aldiz mundu osoa dugu irabazteko” Marx
Urteetako borrokak erakusten digu bidea
Nahiz eta ez den erraza gure xedea
Alderdi erreformistak alde batera utziz kontzientzia komunista sortuz
Politika erreal bat eginez mundua aldatuz
Ohorea eta harrotasuna! Gure hitzetan
Ohorea eta harrotasuna! Gure ekintzetan
Ohorea eta harrotasuna! Gure bihotzetan
Ohorea eta harrotasuna! Ohorea eta harrotasuna!